• Orlegia, euskal naturaz gozatzeko erakusketa berria.

Orlegia, euskal naturaz gozatzeko erakusketa berria.

Irailaren 28tik urriaren 19ra arte, Euskal Herriko barnealdetik ibilaldi bat egiteko aukera izango duzu Gasteizko Araba Aretoan, Antonio Aldamaren eskutik.

Ibilbide bat euskal naturan zehar

Aldi baterako erakusketa honetan bisitariak Euskadiko landa paisaiak, baserrien arkitektura bereziak, basoak eta bailarak, eta oraindik ezagutzen ez dituek txokoak aurkituko ditu.

TXABOLA_ALDAMA

Laburbilduz, Araba eta Euskadin barrena ibiliko da artista lagun duelarik “ euskal natural zehar ibilaldia” egiteko.

Orlegia

Erakusketaren izenburua euskarazko hitz bat da, ezaguna eta era berean, ezezaguna; Euskal Herriko kolore adierazgarriena, paisaiari dagokionez behintzat. “Orlegia” baino “berdea” erabiltzen da gehiago beraz, jakin-min edo kuriositatea ere piztu lezake esanahia ez dakitenen artean.

ORLEGIA

Margolanekin ere gauza berbera gertatuko da, toki batzuk ezagunak izango dira askorentzako baina beste batzuk aurkikuntzak eta inoiz bisitatu gabekoak.

Turismoari bultzada

Erakusketa hau ez da bukatzen bisitariak obrak ikustea amaitzen duenenan; kanpoan jarraitzen du, margoak aurrez aurre ikus ditzakeenean.

Aukeratutako obra asko, gero bisita daitezken herri eta txokoa politak dira. Margolan hoiek txarteltxoak daramazkite toki zehatzak adieraziz, horrela ikusleak bere txangoa planifikatu dezake gehien gustatu zaizkion lekuetara joateko. Orozko, Zeanuri, Altubeko Pagadia, Sobron, Kexana, Bastida edo Laudio mihiseetan ikusiko dituzun lekuetariko batzuk dira.

ORLEGIA_ANTONIO_ALDAMA

Erakusketa honen bidez turismoa eta txangosaletasuna sustatzen da Euskal Herrian barrena kontzeptu berritzaile bat sortuz; artea eta turismo fusionatzen dituena. Ikuslearen esku uzten da margolanetako paisaia errealitate nola bihurtzen den ikusteko aukera.

 

Lekua eta Ordutegiak

Araba Aretoa (Vital Fundazioa)

Paz 5, 1ª solairua

01004 Vitoria-gasteiz

———————————

Astelehenetik larunbatera: 18:00etatik – 20:30etara

Igande eta jai egunak: 12:00etatik 14.00etara eta 18:00etatik a 20:30etara

SARRERA DOHAINIK

 

Deje una respuesta

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *

Este sitio usa Akismet para reducir el spam. Aprende cómo se procesan los datos de tus comentarios.