• Zeanurik Antonio Aldama euskal margolari ezagunaren erakusketa izango du ikusgai

Zeanurik Antonio Aldama euskal margolari ezagunaren erakusketa izango du ikusgai

Zeanurik Antonio Aldama, euskal margolari ezagunaren margolanak izango ditu ikusgai. “Zeanuri” izenburupean, herria inguratzen duen paisaiaren goraipen bat da; herriaren ikuspegiaz haratago, bere inguru, zuhaitz, erreka, bide eta baserrien errespetu eta zaintzeaz dirau. Herrialde baten irudi bizia da bertan sartu gabe, herria osotasunean nolakoa den inguruak ere adierazten digu, bere biztanleria.

40 piezaz osaturiko erakusketa, datorren abuztuaren 8an, arratsaldeko 20.00etan zabalduko da eta abuztuaren 17ra arte iraungo du. Egun horretan erakusketako pieza baten zozketa izango da. Erakustaldi honetan ikusgai izango diren piezak, artistak bere zalantzekin banan banan aukeraturikoak dira, bere estudioan geratu diren beste batzuk ere erakusketa honetan egoteko modukoak direlako, baina horretarako erakusketa aretoa handitu beharra egongo litzateke eta hau ez da posible.

Jose Maria Arenaza historian katedraduna denaren esanetan, artista hau oso argia da, pinturaz asko dakiena ikasketa zein behaketa-azterketa aldetik. Aldamak ez du begiratu bakarrik egiten, ikusten ere badaki. Begiratu mekanikoki ere egin daiteke, baita distrakzioarekin, baina ikusten jakiteak erlazionatzea, baloratzea, aztertzea… esan nahi du.

Artista gutxi daude Antonio Aldama bezain adeitsuak direnak euskal paisaiari. Bere kasuan, hurbiltasunak, maitatu, ulertu eta perfekziozko maisutasunarekin margozteko balio izan dio. Aukera askoren artean ikuspegirik onena aukeratzen daki, hau eta bere paregabeko lanari esker maitatu, mirestu eta imitaturiko maisu bihurtu du. Aldamak ikuspegi bat hartu eta berea egiten du. Paisaia hain modu esanguratsuan adierazten du margoak ez lukeela sinadurarik beharko bere egilea zein den jakiteko. Margolari gisa duen kalitateak berarekiko duen exijentzia eta inkonformismo iraunkorrean datza. Beti pentsatzen du bere hurrengo margolana onena izango dela. Eta hori, akatsik txikiena ere ez diola bere buruari barkatzen. Lehenengo eta behin bere lanak bera ase behar du, publikoaren gustokoa bada hobeto, baina hori ez da helburu nagusia.

Inolako zalantzarik gabe, erakusketa hau ikusten duenak paisaia beste era batera ikusiko du, Zeanurik ingurune desiragarria duela konturatuko da eta hau zaindu errespetatu eta mantendu beharra dagoela. Euskal paisaiak inspiratzen dion maitasunarekin, Antonio Aldamak, hilabeteetako lana hartu du Arratiako herri honetako bazter guztiak lantzeko eskuizkribuzko fraide argitzaile baten arretarekin eta ermitau santu baten pazientziarekin, hau igarri egiten da: aukeraturiko enkoadraketan, xehetasun bakoitzari zehazturiko tonalitatean, erabilitako pintzelada laburrean, neurtuan, batzutan gardena, osotasuna argiarekin janzten doalarik.

Lerro hauek osatu gabe geratuko lirateke hain ospetsua den Manterola abizena aipatu ezean. Felipe Manterola argazkilariaren sendiak artistari baimen osoa eman dio bere artxiboko argazki multzo zabal eta garratzitsuetara sartzeko. Antoniok zentzuz erabili izan ditu artxiboko argazki hauek erakusketa honetan erakutsiko dituen zenbait margolan egiteko. Felipe Manterola berpiztu egin da Antonio Aldamaren eskutik, Manterolaren inspirazioa sentitu duelako bere margolanetan.

zeanuri-2014.eu

4 comentarios

  1. gontzal barasorda

    15 agosto, 2014 at 9:33 pm

    N # 205 Interesante recreación del entorno de Zeanuri

  2. Maribel Ocerin

    15 agosto, 2014 at 9:39 pm

    Eskerrik asko egin duzun lan ederragatik #206

  3. Xabier Manterola

    18 agosto, 2014 at 12:54 pm

    Zorionak. Ederra benetan erakusketea. 172 Zbk

  4. Eneko

    18 agosto, 2014 at 2:40 pm

    Zeani ezetuten dauenantzako zein ezetuten eztauenantzako erakusketea. 8. zbk.

Deje una respuesta

Tu dirección de correo electrónico no será publicada.

Este sitio usa Akismet para reducir el spam. Aprende cómo se procesan los datos de tus comentarios.