• Labe Garaiak bueltan datoz Barakaldora Antonio Aldamaren ezkutik

Labe Garaiak bueltan datoz Barakaldora Antonio Aldamaren ezkutik

Maiatzaren 9tik 29ra arte Bilboko Itsasadarra eta bere untziolak entzun, ikutu eta usaintzaeko aukera izango duzu Antonio Aldamaren #BURDINKOLOREA erakusketaren bidez, Barakaldoko Udal erakusketa aretoan.

BILBOKO ITSASADARRA USAINDU, UKITU ETA ENTZUN.

Bilboko Itsasadarra da erakusketaren protagonista. Artistak bere margolanetan murgilduko gaitu argiaren bitartez eta metalaren eta industriaren islaren bidez. Ñabardurez beteriko Itsasadar bat, erreala baina paisaiari balio ematen dion ikuspegi personal batetatik.

Erakusketa hau espeziala eta bakarra egiten duena artelanak ikusi ez ezik, entzun, kitu eta usaindu alhako dituzula da. Bisita esperinetzia sentsorial batean bilkatzen da ikusleak margoak gehiago sentitu eta gozatu ditzan.

ANTONIO ALDAMA

Aldama paisaia inpresionistako margolaria da. Ikusten duena margotzen du errealitatea aldatu gabe eta pintzelkada motzak erabiltzea, puntillismora iritsi gabe, bere nortasun-ezagarrietariko bat da. Euskal geografiaren zati haundia arakatu du eta berarentzat interesgarriagoak eta hunkigarriak direnak aukeratzen ditu. Nerbioi Itsasadarra betidanik izan da bere leku gogokoenetarikoa margotzeko eta baita hoberen ezagutzen duenetarikoa.

Ehun erakusketa baino gehiagotan hartu du parte 82 urte dituen euskal margolariak eta sari ugari bildu ditu. Javier Gutierrez Compañon, bere lagun eta magolariak “Antoniok nortasun eta hizkuntza propioak dituela” dio eta “Aldama bat nahaztezina “ dela.

BARAKALDO, #BURDIKOLOREA SENTITZEKO HERRI APROPOSA

Barakaldo betidanik egon da Nerbioi Itsasadarrarekin eta bere inguruan sortutako industriarekin lotuta. Bizkaiko Labe Garaien egoitza izan zen, penintsula osoko burdingintza enpresa haundiena izan zena XX. mendean zehar. 1902. urtean sortua Nerbioi Itsasadarraren ezkerraldean, ekonomiaren ardatz nagusia izan zen urte askotan zehar.

Industrializazioarekin milaka eta milaka familia etorri ziren Barakaldoko hirigunera bizitzera, bertan zeuden lantegietan lan egitera.

Hori dela eta, #Burdinkolorea erakusketak, Bilboko Itsasadarra Itsa Museoan egon ondoren, Barakaldora bidaiatuko du, biztanle gehien dituen Bizkaiko bigarren udalerrira. Era berean, erakusketarako eszenatoki ezinhobea da bere historia eta iragan industrialagaitik.

ERAKUKETAREN KOKAPENA ETA BISITARAKO ORDUTEGIAK

Erakusketa Barakaldoko Udal Erakusketa Aretoan izango da, Liburutegi nagusiko eraikinean, Antonio Trueba parean kokatzen dena.

Sarrera dohainik da eta bisitarako ordutegia astelehenetik ostiralera 11:00etatik 14.00etara eta 18:00etatik 21:00etara da.

Deje una respuesta

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *

Este sitio usa Akismet para reducir el spam. Aprende cómo se procesan los datos de tus comentarios.